nola begiratzen gaituzten aingeruek! zer zirraragarriak diren haientzat guretzat ain egunerokoak diren gauzak: kafe beroa edatea, aizea sentitzea, lo egitea...
oso interesgarria iruditu zait ikuspegi hori ikustea, normalean gu garelako horrela sentitzen garenak...
nola jarraitzen gaituzten, sentitzen gaituzten, laguntzen gaituzten...hori guztia oso ondo irudikatzen da filman
pelikulak oso garapen mantsoa du bere korapiloan, eta horrek hasieran sortu zidan interesa gutxitzera bultzatu ninduen... korapiloa askatzen asten denean dena oso azkar gertatzen da eta berriro engantxatu nintzen, amaiera arte.
azkeneko solasaldia 3 aldiz ikustekoa, Matrix Reloaded filman Neo-k arkitektoarekin izandakoaren parekoa...
10 aldiz ikusita ere ezingo genuen esanahi osoa batera asimilatu...
No hay comentarios:
Publicar un comentario