domingo, 13 de junio de 2010

azken entrega A3_wineFUTURE



wineFUTURE eraikina ardoaren inguruko inbestigazio zentrua da. Bertan experimentazio eta ikerketa laborategiak kokatzen dira, eta baita erakusketa interaktiboko espazio bat ere. Interes turistikoko gunea izango da, batez ere asteburutan bertan jende asko bilduko delarik.
Logroñoko eguneroko jardueretan erabilgarria izateko zentru honek mediateka eta gela balianitzak ditu; era honetan edozein egunetan jarduerak izango dira zentruan.
Espazio publikoa eraikinen monumentaltasuna handiagotzeko antolatua dago, horrela beste eraikinetatik aparte ikusiko ditugu, gure atentzioa errezago deituz. Gainera bertan dauden patioak sarreretara bideratzen gaituzte. Hala nola, espazio publikoa hau ere erabilgarria izateko diseinatua izan da; bertan antzoki izaera duten eskailerak daude, espazio handiak dituztenak bai goran bai behean.

-2.solairua
-1.solairua
0.solairua
1.solairua
2.solairua
3.solairua





3D irudiak



jueves, 3 de junio de 2010

martes, 4 de mayo de 2010

Wine Future

Gaur egun dauden kaleak alde zaharrean
Lortu nahi diren ibilbideak
Eraikinen orientazioa
Patio eta komunikazioak
-2 solairua (parkeko kota)
-1 solairua

0 solairua (alde zaharreko kota)
1 solairua
2 solairua
3 solairuaParketik altxaera
Laborategien ebaketa
Ebaketa nagusia
3D argazkiak




miércoles, 21 de abril de 2010

hutsuneak betetzen [ proiektua I ]



Lehenago azaldu nuen hutsuneak betetzeko hiru eraikin proposatzen nituela, baina aldaketak izan dira. Lehen hiru eraikin banatu zirenak orain eraikin jarraia da lurrazpitik, eta azalean hiru eraikin (baita era "dorre" esan daiteke) esanguratsu azaltzen dira. Horrela zeharkako kalea eta kale bertikala asko indartzen dira.

Programari dagokionez WineFuture zentrua da nagusi. Hau laborategiak eta bulegoak izango ditu alde batetik [erabilera pribatuak], baino baita "museo" bat, Miramon-eko Zientzia gunearen antzerakoa non erakusketekin interaktuatu daitekeen [publikoa].

Laborategiak lurrazpian kokatzen dira, "dorre" nagusi eta txikienaren artean. Sarrera txikienean dago, zeinean soilik komunikazio monumental batzuk proiektatzen dira laborategira eramaten gaituztenak. Laborategiak patio baten inguruan antolatzen dira, eta hauetara sartzeko aldageletatik pasa behar da.

Bulegoak dorre nagusiaren azken solairuan planteatzen dira, eta honetara eltzeko bi komunikazio multzo proposatzen ditut. Bat laborategietatik igotzen dena [sarrera pribatua] eta bestea eraikin nagusitik [sarrera publikoa]
Dorre nagusian erabilera publikoa eta pribatua egongo dira, baino soilik puntu batean lotuak. -1 solairuan laborategiak eta espazio publikoa horma batengatik egongo dira banatuak; 1 eta 2 solairuetan berriz alde batean egongo dira laborategietako experimentaziorako mahastiak eta bestean "museoa" erdian eraikina zeharkatzen duen patioa dagoelarik. Horrela harreman bisuala sortuko da langile eta bisitarien artean, baino ez fisikoa.

Dorre nagusi eta ibaiko dorrearen artean lurrazpiko kale bat proposatzen da,-2 solairuan izango zen hau, eta eraikin nagusia -1ean amaitzen delarik komunikazio batzuk kokatu dira 2 patio artean. Lurrazpiko gune honetan altuera eta azalera ezberdinak izango dituzten gela balioanitzak proposatzen dira. Horrela erabilerak dantza edo antzerki klasetatik informatika ikastaroetaraino izan daiteke. Gela hauen inguruan dagoen espazioa kalea izango denez [lurrazpian egongo dena] ibai hertzeko parkea alde zaharrarekin zuzenean lotuko du.
Lurrazpiko "kale" honetara sarrera-irteerak "dorretatik" sortzen dira, eta hauen barruan kale hori bertikalean indartzen da.

Ibai aldeko dorrea ikono bat bezalakoa da, jendea bereganatzeko sortua. 6 [b+5] solairu izango ditu, aldeetako eraikinen gainetik agertzeko. Behe solairuan parketik datorrenarentzako sarrera dago, baita gela balioanitzetarako sarrera eta goranzko komunikazioak agertzen dira. Lehen solairuan alde zaharretik datorrenarentzako sarrera. Bigarren solairuan gela balionitzak gestionatzeko bulegoak daude. 3 eta 4 solairuetan mediateka dago.
Azken solairua miradore bezala libre usten da Ebro ibaia eta inguruak ikusteko.

-2. solairua
-1. solairua
0. solairua


miércoles, 24 de marzo de 2010

hutsuneak betetzen [ ideia nagusia ]

Gaur egun dauden kaleei beste norabideko kaleak gehituko zaizkio, zeharka espazio publikoaren ondorioz sortuko direnak eta bertikalean eraikien barruan ere hedatuko direnakPlataforma multzo batek antolatuko ditu bai espazio publikoak bai eraikinak, naiz azken hauek gero itxitura bat izango duten kanpotik esanguratsuagoak izan daitezen

Plataforma hauek eraikinen atari bezala jokatuko dute, erabiltzaieak hauen barnekaldera gonbidatuz
Hiru eraikin proposatzen dira eta bakoitzak erabilera bat edo gehiago izango du. Erdikoa Wine Future izango da. Beste bietan erabilera anitz proposatzen dira: mediateka, auditorio...

sábado, 20 de marzo de 2010

hutsuneak betetzen [ maketa ]

Kale arteko loturaren adierazgarri bezala agertzen da maketan plataforma txuri bat, honek dituen zuloak gertakariak adierazi nahi dituzte eta eraikinak kartulina moreak dira
eraikinak ere parke eta alde zaharraren arteko lotura puntu izango dira

Zuzenketan "plataformaren" formalizazioari buruz hitzegin genuen, eta huts gehiago behar zituela ikusi genuen. Bestetik Wine Future eraikin zentrala, hau da orubearen erdian dagoena, askoz ere esanguratsuagoa eta tamaina hadiagokoa izan behar zela pentsatu ere.

jueves, 4 de marzo de 2010

hutsuneak berreraikitzen


Logroñoko alde zaharreko hutsuneak berriro definitu ondoren nere guneak hiru kale zeharkatzen dituela ikus daiteke [eta ez da laugarrenera heltzen gutxigatik]. Hau proiektuaren alde oso garrantzitsua da, Logroñon egon eta gero ikusi bait genuen parkea eta alde zaharra konektatzea beharrezkoa dela. Beraz nere programaren helburu nagusia zeharkako eta bertikaleko kale bat sortzea izango da, eta kale honen barruan programaren erabilerak kokatuko dira espazio publikoekin tartekatuz.