miércoles, 21 de abril de 2010

hutsuneak betetzen [ proiektua I ]



Lehenago azaldu nuen hutsuneak betetzeko hiru eraikin proposatzen nituela, baina aldaketak izan dira. Lehen hiru eraikin banatu zirenak orain eraikin jarraia da lurrazpitik, eta azalean hiru eraikin (baita era "dorre" esan daiteke) esanguratsu azaltzen dira. Horrela zeharkako kalea eta kale bertikala asko indartzen dira.

Programari dagokionez WineFuture zentrua da nagusi. Hau laborategiak eta bulegoak izango ditu alde batetik [erabilera pribatuak], baino baita "museo" bat, Miramon-eko Zientzia gunearen antzerakoa non erakusketekin interaktuatu daitekeen [publikoa].

Laborategiak lurrazpian kokatzen dira, "dorre" nagusi eta txikienaren artean. Sarrera txikienean dago, zeinean soilik komunikazio monumental batzuk proiektatzen dira laborategira eramaten gaituztenak. Laborategiak patio baten inguruan antolatzen dira, eta hauetara sartzeko aldageletatik pasa behar da.

Bulegoak dorre nagusiaren azken solairuan planteatzen dira, eta honetara eltzeko bi komunikazio multzo proposatzen ditut. Bat laborategietatik igotzen dena [sarrera pribatua] eta bestea eraikin nagusitik [sarrera publikoa]
Dorre nagusian erabilera publikoa eta pribatua egongo dira, baino soilik puntu batean lotuak. -1 solairuan laborategiak eta espazio publikoa horma batengatik egongo dira banatuak; 1 eta 2 solairuetan berriz alde batean egongo dira laborategietako experimentaziorako mahastiak eta bestean "museoa" erdian eraikina zeharkatzen duen patioa dagoelarik. Horrela harreman bisuala sortuko da langile eta bisitarien artean, baino ez fisikoa.

Dorre nagusi eta ibaiko dorrearen artean lurrazpiko kale bat proposatzen da,-2 solairuan izango zen hau, eta eraikin nagusia -1ean amaitzen delarik komunikazio batzuk kokatu dira 2 patio artean. Lurrazpiko gune honetan altuera eta azalera ezberdinak izango dituzten gela balioanitzak proposatzen dira. Horrela erabilerak dantza edo antzerki klasetatik informatika ikastaroetaraino izan daiteke. Gela hauen inguruan dagoen espazioa kalea izango denez [lurrazpian egongo dena] ibai hertzeko parkea alde zaharrarekin zuzenean lotuko du.
Lurrazpiko "kale" honetara sarrera-irteerak "dorretatik" sortzen dira, eta hauen barruan kale hori bertikalean indartzen da.

Ibai aldeko dorrea ikono bat bezalakoa da, jendea bereganatzeko sortua. 6 [b+5] solairu izango ditu, aldeetako eraikinen gainetik agertzeko. Behe solairuan parketik datorrenarentzako sarrera dago, baita gela balioanitzetarako sarrera eta goranzko komunikazioak agertzen dira. Lehen solairuan alde zaharretik datorrenarentzako sarrera. Bigarren solairuan gela balionitzak gestionatzeko bulegoak daude. 3 eta 4 solairuetan mediateka dago.
Azken solairua miradore bezala libre usten da Ebro ibaia eta inguruak ikusteko.

-2. solairua
-1. solairua
0. solairua