viernes, 18 de diciembre de 2009

miércoles, 16 de diciembre de 2009

mini_proiektua_II

Maketaren mugimendu ideia mantenduz egindako itxitura proposatu det, plastikozko karpetak erabiliz. Hauek mugimenduaz gain argi jokoak ere sortzen dituzte eta baita soinua ere. Gainera teila sinpleen antzera antola daitezke.



viernes, 11 de diciembre de 2009

maketa_itxitura lantzen


Maketaren identitatea mugimendua delarik itxitura egiteko hau mantentzen duen elementu bat izatea pentsatu det. Horregatik plastikoko karpetetan pentsatu det. Zabalera aproposa dute gure egituraren tarteak betetzeko. Hauen albo bat egiturara lotuz eta teila moduan antolatuz ura bideratzea lortzen da, eta beste alboa aske utzita haizearekin mugimendua sortuko zen.
Horrez gain kolore konbinaketa egituraren txuriarekin kontrajartzen da.

jueves, 10 de diciembre de 2009

museoa_"antolaketa antolatzen"


Programa bi eraikinetan banatua dago; batetik taberna_jatetxe_administrazio_denda, eta bestetik museoa. Museoak 3 solairu ditu, eta beheko eskema honetan ikus daiteke zein den banaketa. Biltegia sotoan kokatuko det, horrela artelanak eraikinetik atera gabe kontserbatzeko, eta argi naturalaren kalterik jaso gabe. Era berean errestaurazio gela sotoan ere izango da.


jueves, 26 de noviembre de 2009

maketa_egitura_amaitua

maketaren egitura bukatua dago, orain honen itxitura egiteko ideien bila.



..


jueves, 12 de noviembre de 2009

maketa_tallerreko_lana



Egitura primarioa eraiki ondoren secundarioarekin hasi gara. Secundarioa egiteko, 150 alanbre beharko ditugu... eta eztaiñuzko lotura pila bat...

viernes, 6 de noviembre de 2009

maketa_aurrera_doa




Lehenago egindako frogaren ostean ikusi genituen arazoak konpontzeko zenbait ideia izan genituen.

1_alambreen arteko loturak sendotzeko estainuz egingo ditugu

2 eta 3_alambreak 4mm-ko mangera batean sartuko ditugu, honekin bi arazo konponduz; batetik, eskala handiak eskatzen zizkigun tutu handiagoak lortzen ditugu, eta bestetik, mangerak alanbrearen kurbatura homogeneoa bihurtzen du.


jueves, 29 de octubre de 2009

maketaren_lehenengo_froga

Maketaren inguruan frogak egiten hasi gara. Hau eraikitzeko erabili dugun materiala alambrea da, pita korapiloez lotua. Basea kartoi eta kartoi-plumaz eginda dago, alambreak bertan landatzeko.
Gure portikoetako bi egin ditugu soilik, 1/100 eskalara. Honekin sor daitezkeen arazoak ikusteko.


Eta ikusi ditugu arazo nagusiak honako hauek dira:

1_alambreen loturak ez dira oso sendoak

2_alambreen kurbaturak ez dira homogeneoak

3_eskala honetan alambreak txikiak badira, 1/50 eskalan arazoa areagotuko da


miércoles, 28 de octubre de 2009

1_mini_proiektua_ideia



Gure ideia ebaketan oinarritzen da. Materiala tutuak izango ziren, eta 4 tutuk ebaketa 1 sortuko zuten argazkiaren eskubialdean ikusten den bezala. Ebaketa honen errepikapenez sortuko zen gure eraikina. Norki ebaketak aldatuz joango ziren, altxaeran ikusten den bezala. Eta soilik puntu batzuetan apoilatuko zen lurrean, elizaren kontrafuerteen gainean zehazki.

sábado, 17 de octubre de 2009

el cielo sobre berlin


nola begiratzen gaituzten aingeruek! zer zirraragarriak diren haientzat guretzat ain egunerokoak diren gauzak: kafe beroa edatea, aizea sentitzea, lo egitea...
oso interesgarria iruditu zait ikuspegi hori ikustea, normalean gu garelako horrela sentitzen garenak...
nola jarraitzen gaituzten, sentitzen gaituzten, laguntzen gaituzten...hori guztia oso ondo irudikatzen da filman

pelikulak oso garapen mantsoa du bere korapiloan, eta horrek hasieran sortu zidan interesa gutxitzera bultzatu ninduen... korapiloa askatzen asten denean dena oso azkar gertatzen da eta berriro engantxatu nintzen, amaiera arte.
azkeneko solasaldia 3 aldiz ikustekoa, Matrix Reloaded filman Neo-k arkitektoarekin izandakoaren parekoa...
10 aldiz ikusita ere ezingo genuen esanahi osoa batera asimilatu...


viernes, 16 de octubre de 2009

logroño: azterketa + proposamenak

Logroño aztertu ondoren ikusi dugun arazo nagusia ibaia eta hiriaren arteko erlazio eza izan da; erlazio honetan alde zaharrak garrantzia hartzen du, muga nagusia bait da.
Ibaia duten hiriak gehienetan honen inguruan "sortzen" dute "bizitza", kasu honetan ibaiari bizkarra emanten dio.
Gure proposamena:
· gazteak eta helduak batzen dituen kultura bat "berpiztu". Ardoaren kultura
· ibaia eta Logroñoko alde zaharra hiriarekin lotzea

Hauek lortzeko hirian zehar erreferentzia izango diren elementuak kokatu nahi ditugu, ibaia eta alde zaharrera bideratuko gaituztenak erantzunen bila. Alde zahar eta ibai inguruan elementu esanguratsu eta interesgarrien bidez hauek berpiztuko ditugu.


sábado, 10 de octubre de 2009

hedwig and the angry inch


arraroa, benetan arraroa; baina era berean unkigarria, oso unkigarria.
arraroa dela esaten det hasiera batean musika eta ospearen munduari buruz zuzenduta dagoen pelikula ematen duelako, eta soilik filmak aurrera egiten duenean agertzen delako benetako istorioa.
istorio gogorra era oso berezian kontatuta, musika eta estetika paregabeaz lagunduta; musika oso egokia eta asko gustatu zait.
Hedwig-en txikitako istorioa berezia berezien artean, eta nola kontatzen duen...unkigarria


viernes, 9 de octubre de 2009

piano stairs

Logroñoko alde zaharra ZAHARRA da benetan; gero eta utziago dago, gero eta ahaztuago. Hau aldatzeko eraldaketa izugarria aurreikusten genuen hasiera batean, baina gure artean hitz eginez eta ideiak komentatuz konturatu ginen ez zela beharrezkoa. Bideo honekin erakutsi nahi duguna da, aldaketa txiki batek sor dezakeen impaktua. Estocolmo hirian egindako proba bat da; metro geltoki bateko eskailera normalen ondoan ipini dituzte eskailera mekaniko batzuk, eta eskailera normalak erabiltzeari utzi dio jendeak. Aldaketa txiki batek egoerari buelta emando dio.


miércoles, 30 de septiembre de 2009

09/10 kurtsoko helburuak


Aurtengo kurtsoan talde-lana zein bakarkako-lana tartekatzea espero det, baita zuzenketa publikoak eta bakarkako zuzenketak ere. Nere ustez hauen arteko oreka izanez lan dinamika oso egokia lor dezakegu proiektuen garapenerako.

Talde lanak gauza ugari eskaintzen dizkigu, hala nola partaideen arteko eztabaida eta gogoetak, hauetatik asko ikasten dugularik. Baina bakarkako lana ere beharrezkoa dela uste det, batez ere arazoei pertsona bakoitzak bere irtenbidea bilatzen ikas dezan. Zuzenketa publikoak egitea beharrezkoa da, gure lotsa galtzen dugulako eta taldearen aurrean hitz egiteak gure ideiak esplikatzen laguntzen gaituelako. Baina bakarkako zuzenketak sakonagoak izaten direla uste dudanez hauek ere beharrezkoak direla iruditzen zait.

Nere aurtengo helburu nagusia proiektuak disfrutatzea da, eta era berean hauekin ikastea ere.