miércoles, 24 de marzo de 2010

hutsuneak betetzen [ ideia nagusia ]

Gaur egun dauden kaleei beste norabideko kaleak gehituko zaizkio, zeharka espazio publikoaren ondorioz sortuko direnak eta bertikalean eraikien barruan ere hedatuko direnakPlataforma multzo batek antolatuko ditu bai espazio publikoak bai eraikinak, naiz azken hauek gero itxitura bat izango duten kanpotik esanguratsuagoak izan daitezen

Plataforma hauek eraikinen atari bezala jokatuko dute, erabiltzaieak hauen barnekaldera gonbidatuz
Hiru eraikin proposatzen dira eta bakoitzak erabilera bat edo gehiago izango du. Erdikoa Wine Future izango da. Beste bietan erabilera anitz proposatzen dira: mediateka, auditorio...

sábado, 20 de marzo de 2010

hutsuneak betetzen [ maketa ]

Kale arteko loturaren adierazgarri bezala agertzen da maketan plataforma txuri bat, honek dituen zuloak gertakariak adierazi nahi dituzte eta eraikinak kartulina moreak dira
eraikinak ere parke eta alde zaharraren arteko lotura puntu izango dira

Zuzenketan "plataformaren" formalizazioari buruz hitzegin genuen, eta huts gehiago behar zituela ikusi genuen. Bestetik Wine Future eraikin zentrala, hau da orubearen erdian dagoena, askoz ere esanguratsuagoa eta tamaina hadiagokoa izan behar zela pentsatu ere.

jueves, 4 de marzo de 2010

hutsuneak berreraikitzen


Logroñoko alde zaharreko hutsuneak berriro definitu ondoren nere guneak hiru kale zeharkatzen dituela ikus daiteke [eta ez da laugarrenera heltzen gutxigatik]. Hau proiektuaren alde oso garrantzitsua da, Logroñon egon eta gero ikusi bait genuen parkea eta alde zaharra konektatzea beharrezkoa dela. Beraz nere programaren helburu nagusia zeharkako eta bertikaleko kale bat sortzea izango da, eta kale honen barruan programaren erabilerak kokatuko dira espazio publikoekin tartekatuz.

viernes, 5 de febrero de 2010

viernes, 18 de diciembre de 2009

miércoles, 16 de diciembre de 2009

mini_proiektua_II

Maketaren mugimendu ideia mantenduz egindako itxitura proposatu det, plastikozko karpetak erabiliz. Hauek mugimenduaz gain argi jokoak ere sortzen dituzte eta baita soinua ere. Gainera teila sinpleen antzera antola daitezke.



viernes, 11 de diciembre de 2009

maketa_itxitura lantzen


Maketaren identitatea mugimendua delarik itxitura egiteko hau mantentzen duen elementu bat izatea pentsatu det. Horregatik plastikoko karpetetan pentsatu det. Zabalera aproposa dute gure egituraren tarteak betetzeko. Hauen albo bat egiturara lotuz eta teila moduan antolatuz ura bideratzea lortzen da, eta beste alboa aske utzita haizearekin mugimendua sortuko zen.
Horrez gain kolore konbinaketa egituraren txuriarekin kontrajartzen da.