Gaur egun dauden kaleei beste norabideko kaleak gehituko zaizkio, zeharka espazio publikoaren ondorioz sortuko direnak eta bertikalean eraikien barruan ere hedatuko direnakPlataforma multzo batek antolatuko ditu bai espazio publikoak bai eraikinak, naiz azken hauek gero itxitura bat izango duten kanpotik esanguratsuagoak izan daitezen
Plataforma hauek eraikinen atari bezala jokatuko dute, erabiltzaieak hauen barnekaldera gonbidatuz Hiru eraikin proposatzen dira eta bakoitzak erabilera bat edo gehiago izango du. Erdikoa Wine Future izango da. Beste bietan erabilera anitz proposatzen dira: mediateka, auditorio...
Kale arteko loturaren adierazgarri bezala agertzen da maketan plataforma txuri bat, honek dituen zuloak gertakariak adierazi nahi dituzte eta eraikinak kartulina moreak dira eraikinak ere parke eta alde zaharraren arteko lotura puntu izango dira Zuzenketan "plataformaren" formalizazioari buruz hitzegin genuen, eta huts gehiago behar zituela ikusi genuen. Bestetik Wine Future eraikin zentrala, hau da orubearen erdian dagoena, askoz ere esanguratsuagoa eta tamaina hadiagokoa izan behar zela pentsatu ere.
Logroñoko alde zaharreko hutsuneak berriro definitu ondoren nere guneak hiru kale zeharkatzen dituela ikus daiteke [eta ez da laugarrenera heltzen gutxigatik]. Hau proiektuaren alde oso garrantzitsua da, Logroñon egon eta gero ikusi bait genuen parkea eta alde zaharra konektatzea beharrezkoa dela. Beraz nere programaren helburu nagusia zeharkako eta bertikaleko kale bat sortzea izango da, eta kale honen barruan programaren erabilerak kokatuko dira espazio publikoekin tartekatuz.