Aurtengo kurtsoan talde-lana zein bakarkako-lana tartekatzea espero det, baita zuzenketa publikoak eta bakarkako zuzenketak ere. Nere ustez hauen arteko oreka izanez lan dinamika oso egokia lor dezakegu proiektuen garapenerako.
Talde lanak gauza ugari eskaintzen dizkigu, hala nola partaideen arteko eztabaida eta gogoetak, hauetatik asko ikasten dugularik. Baina bakarkako lana ere beharrezkoa dela uste det, batez ere arazoei pertsona bakoitzak bere irtenbidea bilatzen ikas dezan. Zuzenketa publikoak egitea beharrezkoa da, gure lotsa galtzen dugulako eta taldearen aurrean hitz egiteak gure ideiak esplikatzen laguntzen gaituelako. Baina bakarkako zuzenketak sakonagoak izaten direla uste dudanez hauek ere beharrezkoak direla iruditzen zait.
Nere aurtengo helburu nagusia proiektuak disfrutatzea da, eta era berean hauekin ikastea ere.